XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
B- ErrendimenduaSoldatapekoaren errendimendua (langile batek egindako pieza-kopurua edo lanordu batean egindako pieza-kopurua), makina baten errendimendua (makinaren funtzionamendu-orduko egin duen pieza-kopurua) edo lurraren errendimendua (hektarea batek zenbat kintal gari eman duen) kalkula daitezke.
Konparazioak egin ahal izateko, lanaren
Hurbilketa mikroekonomikoetan
Enpresak gehiago ordaintzen badio, dirua galtzen du. Analisi mikroekonomikoak gertaera horretatik ondorioztatzen duena honakoa da: soldatapeko guztiek ordain horixe jaso behar dutela.
- Errendimendu beherakorren legeaProdukzio-faktoreak (lurra, lana, kapitala) konbinatzen dituen edozein produkzio-eragiketari aplikatuta lege honek dioena hau da: gainerako faktoreak berdin mantenduta horietako bat (lana, adibidez) igotzen bada, faktore aldagarri horren igoerari dagokion produkzio gehigarria gero eta txikiagoa da.
Errendimendu beherakorren legea faktore aldagarriaren produktibitate marjinalaren jaitsierari dagokio.
Lursail jakin batzuetan poliki-poliki langile-kopurua igotzen bada, produkzio gehigarria gero eta txikiagoa da. Maila bateraino produkzioa igo egiten da, eta hortik aurrera errendimendu beherakorren legeak jokatzen du.
Beste alde batetik, lege hau tekniken egoera jakin bati dagokio eta tekniken aurrerapenak aplikazioa atzeratu egiten du.
C- Lanaren antolaketa, ekonomiaren funtsezko faktoreaLanaren, enpleguaren eta langabeziaren arazoak gaur egungo kezka nagusiak dira. Ekonomia zenbat eta modernoago izan,